Proiektua
64 Etxebizitza Lazkaon
Iturrialdea kalea 18, 20, 22, 24 eta 26, Lazkao. Gipuzkoa
2019-2020
Enkargua
Proiektu fasean zimentazioaren eta egituraren diseinua, kalkulua, irudikapena eta justifikazioa.
Laguntza teknikoa eraikuntza fasean.




Deskribapena
Proiektua lur azpiko hiru solairu + behe solairu + sei goi solairutako etxebizitza eraikin batean datza. Egitura ebazteko bertan egindako habexken norabide bakarreko solairua duten habe lauetako portikoak erabili dira. Atiko solairua lauza trinko baten bidez egin da azken bi solairuen kanpo zutabeen apeoa ahalbidetzeko, eraikinaren fatxada lerro orokorrarekiko barneratuak baitira.
Egituraren ezaugarri azpimagarriena, egitura arkitekturari egokitzeren beharraz gain, lursailaren maila freatikoa konpentsatu beharra da. Hau estrategia bikoitz baten bidez lortzen da: eraikinaren pisu globala azpi-presioaren bultzada baina handiagoa dela ziurtatzea eta zimentazioa zutabeen eta lurzoruaren arteko indar transmisioa bermatzen duen lodiera handiko lauza batekin ebaztea.