Deskribapena

Proiektua hiri-espazioetan energia berriztagarriak eta bioaniztasuna garapena sustatzen duten bi zur piezetan datza. Egitura aldetik polikarbonatoz estalitako zurezko zutabeez eta habez osatuta daude.

Egituren inguruan ebatzi beharreko koska nagusia multzoaren egonkortasun orokorra eta existitzen den lauzaren ainguraketa izan dira. Zutabeak, batzuetan bi profilez osatuak, elkar gurutzatzen dira multzoaren zurruntasun handiagoa lortzeko.

Egituraren muntaia tailerrean gauzatutako eta bertan muntatutako egitura-entramatuaz egin zen. Loturak bi motatakoak ziren: zutabe-zutabe eta zutabe-habe loturetan kisketa metalikoen bidez eta habe-habe loturetan “cola de milanoen” bidez.