Proiektua
Korreo kalea 3-n eraikin osoko birgaitzea
Bilbo
2020 - 2021
Enkargua
Egituraren diseinu eta kalkulua proiektu fasean + obra zuzendaritzaren laguntza.
Deskribapena
Eraikinak degradazio egoera aurreratuan kontserbatzen den zurezko egitura du. Beheko solairuek 80ko hamarkadan egindako birgaitze baten ondoriozko egitura metalikoa dute partzialki.
Portikoen disposizioa mantentzen da, fatxada nagusiarekiko paraleloak, egoera txarrean dauden elementuak profil metalikoekin ordezkatuz. Habexkadun solairuak habexkarik gabeko forjatu kolaborante batekin ordezkatzen dira, zuzenean portiko nagusien gainean eutsita, habe konposatuak osatzeko konektoreekin.
Solairuz solairuko eraikuntza prozesu bat jarraitu egin da, zimenduen errefortzuetatik hasita, ordezkapenak, errefortzuak eta solairuz solairuko forjatuak ondoren eta, azkenik, estalkiaren egitura berria.