Deskribapena

Txostenaren xede den eraikina MESA  enpresaren instalazioetako bulego eraikin zaharra da (1974). Irakaskuntza erabilera hartzeko duen gaitasuna balioztatu nahi da. Eraikinaren egitura hormigoi armatuzko portikoz + altzairu laminatua-hormigoia habe mistoz + hormigoizko habexka eta ganga forjatuen bidez ebazten da.

Lagin kanpaina zimentazioaren eta egituraren geometria eta materialen ezaugarriak ezagutzeko diseinatu zen. Kontuan izan behar da lagin suntsitzaileak eta geoerradarra erabiliz ikerketa geofisikoa konbinatu direla.

Lortutako datuen harira, espero den azken egoeran duen portaera egiaztatzeko kalkulu-eredu bat egin da.