Deskribapena

Txostenaren xede den eraikina Txingudi Ikastolaren konplexuko lehen hezkuntzako eraikina da (1974). Eraikinaren egitura hormigoi armatuzko portikoz eta noranzko bakarreko aurre tenkatutako habexka solairuaz osatzen da.

Irakaskuntza erabilerarekin jarraitzeko duen egitura gaitasuna baloratu nahi da, asentamenduengatik itxuraz aspaldiko pitzadura eta arrakala patologiak baititu.

Eskura dagoen informazio guztia aztertu da eta egitura-elementu adierazgarrien laginekin osatu da.

Eraikinaren modelizazio desberdinak egin dira asentamenduen dinamika aurkitzeko eta egituraren egitura gaitasuna balioztatzeko.

Egindako egiaztapenetatik abiatuta, esku hartzeko estrategia egokienak proposatzen dira.