Deskribapena

Sotoa + behe solairua + bi goi solairu + estalkia dituen eraikin bat da, solairuko gutxi gorabeherako 145m²-ko azalera eraikia duena. Fatxara nagusia Goiko Bide kalera begira dauka, alboko fatxada kalezulo batera eta atzeko fatxada lorategi batera.

Birgaitzeak eraikinaren barnealdea erabat eraistea proposatzen du, fatxada nagusia eta alboko fatxadak besterik ez kontserbatuz. Egitura hormigoi armatuz egitea planteatzen da behe solairuraino eta bertatik estalkira zur laminatuaz. Azpimarratu beharreko ezaugarri gisa, habeak eta habexkak konpresio-geruzarekin lotzen dira konektoreen bidez, solairuaren lodiera murriztapenaren eta zurruntasunaren bila.

Zimendatze sakona dauka mikropiloteen bidez.