Descripción del proyecto

Proiektuak Txabarri-El Sol IAko zenbait eremuren arteko lotura konpontzen du, zehazki Nicolas Ormaetxea, Txabarri eta Venticinco kaleen artekoa, harmailadun egonleku zentral bat sortuz.

Goiko eta beheko kaleen arteko kota alde handia dago: eustormak eta lurrean mailaka jarritako harri-lubetak.

Oinezkoentzako komunikazioak bi aukera ditu: jardun osoa linealki zeharkatzen duten trazadura zuzeneko eskailerak eta irisgarritasuna bermatzen duten bi hiri-igogailu.

Proiektuaren erronkak, egituraren ikuspegitik, bi dira: batetik, zimenduak eta euskarriak kota desberdinetan eta tipologia desberdinekin ebaztea. Bestalde, metalezko egitura duten igogailuen eta pasabideen diseinua.